XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onelako gizakiai dagokiena gerorako laga-ta, oraingoan, erria bera aukeratua zalazkoa aztertuko degu.

Utsean aukeratua.

Utsean aukeratua da Israel, guzi-guzia Jainkoak zion maitasunari zor dio.

Yabe zure Jainkoak, lur-gañean diran erri guztien artetik aukeratu zaitu, Beretzat berezitako erri izan zaitezen.

Yabe zuengan bildu baldin bada eta aukeratu bazaituzte, ez da izan beste erri guztien artean zuek ugarienak zeratelako; erririk txikiena bait-zerate.

Yabe'k maite izan zaituztelako eta zuen arbasoei egindako ziña bete nai izan dualako atera zinduzten Ejipto'tik.

Deut 7 6 8.

Ez da izango, ez zure zuzentasuna eta ez zure zintzotasuna dirala bide, lurralde onekiko zure jabetza... Zure guraso Abrahan, Isaak eta Jakob'i ziñ egiñaz eman zien itza bete dedin, baizik.

Gogoan artu, lepa-gogor zeran erri, ez dizula zure zintzotasunagatik eman, lur onen jabe izatea.

Deut 9 5 6.

Itzal berezia

Aukeratze orri esker, itzal eta begirapen apartekoz zaitu zuan Yabe'k.

Basa-mortuan arkitu zuan larakiko (lur landu gabeko) bakarte-oiu artean; bere begi-ninia bezain maitekiro artu eta argitu eta zaitu zuan.

Bere txitai deika ari dan arranoa, bere kabi gañean ega-biraka dabillen antzera, alaxe Arek zabaldu zituan bere egoak eta artu eta eraman zituan bere luma gañean.

Deut 32 10 11 Ez 16 3.

Israel aukeratzea eta artatik Jaunak egin zion babesa, Sinai'ko Alkargoan gelditzen dira sagaraturik.

Izan ere, Jaunak bere erria aukeratu, atera Ejipto'tik eta Sinai'runtz darama, eta antxe biurtzen da osoro bere erri.

Alkargo ontan erabakitzen da, erriak, Legea betetzen duan neurri berean artuko duala goi-laguntza.